XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oiartzungo neskatxak

Nire haurtzaroa eta gaztaroaren zati bat ere horrelaxe bota nuen Eulan morroi, mandoekin gora eta behera eta baserriko lanetan.

Eta noski, ahal nuen guztian bertsotan ere saiatzen nintzen, askotan bakarrik bazen ere.

Aurpegian bizarra ateratzen eta ahotsa aldatzen hasi zitzaidanean, berriro ere Xenpelarrera itzuli nintzen, eta artean hogei urte besterik ez nituela, gure aita hil zen, 1955ean.

Etxean jende asko gelditu arren, nik asko sofritu nuen aitarik gabe gelditu nintzenean.

Xenpelarren triste sentitzen nintzen, eta kale aldera begira jarri nintzen.